jueves, 5 de junio de 2014

Mila esker

Zurbaran eskolako langile guztiek eskeini didaten laguntza guztiagatik, MILA ESKER!
 Uda disfrutatu!

lunes, 2 de junio de 2014

Gure bloga

Gure karikaturen berdin-berdinak gara, ezta? Eskolako beste haurrek gure blogean kuxkuxeatu egin ahal izateko sortu genuen gure kartela.
 
 

jueves, 29 de mayo de 2014

Irteerariburuz mintzatzen

Laugarren mailako umeak gogo handia zuten egindako irteerariburuz mintzatzeko. Karrantzan animali oso xelebreak ikusi zituzten. Beraz, egurandi bikainari esker kalera atera ginen eta horretan ibili ginen. Eskerrik asko Fernando ekarri zenuen mapagatik!

jueves, 22 de mayo de 2014

Zurbarango euskararen astean

Lehenengo eta bigarren mailako haurrak txunditurik geratu ziren! Barre handia egin zuten eta gainera zoriondu ginduten!!
 

miércoles, 14 de mayo de 2014

Zure esku

6. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa.
 Publikoaren saria, zure esku. 

 Pixkanaka askatuz doa Elkar fundazioak urtero antolatzen duen Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketako korapiloa. Asteazkenean jakinaraziko dute zeintzuk diren 6. lehiaketako lan sarituak eta irabazleen izenak. Oraingoz, epaimahaiko kideei gehien gustatu zaizkien 30 ilustrazioak zeintzuk diren baino ez dago jakiterik. Astelehenetik, ikusteko moduan daude lanak Irrien Lagunak klubaren webgunean: www.irrienlagunak.com Orain, lan horietatik gustukoena aukeratzea izango da zuen lana. Boto gehien eskuratzen duen ilustrazioarentzat izango da 6. Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketako publikoaren saria. Oso erraza da egin beharrekoa: webgunean sartu, gogoko marrazkia hautatu eta botoa eman. Egunean boto bakarra eman daiteke. Asteartea da iritzia emateko azken eguna. Boto gehien biltzen duen ilustrazioaren egilearentzako sariak: Irrien Lagunen materiala eta Irrien Lagunak klubaren ikuskizun bat. Haurrak ikasten duen ikastetxean egingo da ikuskizuna, ikasturte amaierako festan. Ez da hori izango, baina, klubak banatuko dugun sari bakarra. Irrizale diren eta lehiaketan parte hartu duten ikastetxeen artean zozketa txiki bat egin baitugu. Lasarteko Landaberri ikastolakoak izan dira irabazleak. Ordainean, beraz, klubeko hainbat pertsona izango dituzte ikastetxean bisitan. 
6.Ilustrazio Lehiaketa