martes, 25 de marzo de 2014

6. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa. Parte hartu!

irudia

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera.

- Ipuina ilustratu.

- Ilustrazioa ipuin bilakatu.

Lehiaketa honetan parte hartzeko honako oinarriak jarraitu behar dira:

Ipuina ilustratu:

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetan parte hartzeko aukera edukiko dute:
Haurrek Alaine Agirrek idatzitako "Letra txarra daukat, eta zer?" ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute. Ipuina elkar.com gunean eskura daiteke.
Ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.
Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztuko du eta marrazki bakoitzaren atzeko aldean datu hauek jartzea ezinbestekoa izango da:
  •  Haurraren izen-abizenak.
  •  Jaiotze-data.
  •  Telefono zenbakia eta helbidea.
  •  Ikastetxearen izena.
Lanak apirilaren 11a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide hauek daude ilustrazioa bidaltzeko:
  •  Edozein elkar liburu-dendetan.
  •  Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidaliz.
  •  Ilustrazioa eskaneatu eta www.elkar.com atarira igoaz.

Sariak:

  • A maila:
    • 1. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (50€)
    • 2. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (40€)
  • B maila:
    • 1. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (60€)
    • 2. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (50€)
  • C maila:
    • 1. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (60€)
    • 2. saria: pintura-estutxe guztiz osatu bat eta opari txartela (50€)
Publikoaren saria Irrien Lagunak-en eskutik:
Epaimahaiari gehien gustatu zaizkion 30 ilustrazioak Irrien Lagunak-en webgunean (www.irrienlagunak.com) eskegiko dira maiatzaren 12an. Marrazki bakoitzaren azpian, haurraren izena eta herria jarriko dira. Boto gehien jasotzen dituen lanak Irrien Lagunak Klubak emandako saria jasoko du. Bozkatzeko aukera maiatzaren 20 arte izango da.
Parte hartu!
  •  Boto gehien jasotzen dituen ilustrazioaren egileari Irrien Lagunak-en material sorta bat oparituko zaio.
  •  Haur honen ikastetxeari Irrien Lagunak-en ikuskizun bat oparituko zaio. *Ikuskizunaren edukiera eta data ikastetxearekin adostuko dira.

2. Ilustrazioa ipuin bilakatu:

Gazteek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetako batean parte hartu ahal izango dute:
b. Iban Barrenetxeak egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. Ilustrazioa elkar.com gunean eskura daiteke.
Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko.
Ezinbestekoa izango da ipuin bakoitzaren atzean honako datu hauek aurkeztea:
  •  Gazteen izen-abizenak.
  •  Jaiotze data.
  •  Telefono zenbakia eta helbidea.
Ikastetxeetatik bidaltzen diren ipuinek ere datu horiek guztiak eta ikastetxearen izena jarrita izan beharko dute.
** Oharra: ikastetxeetan ariketa hau proposatuz gero, gela bakoitzeko 3 lan onartuko dira, beraz, irakasleek aurre sailkapen bat egin beharko dute.
f. Lanak apirilaren 11a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide hauek daude ipuina bidaltzeko:
  •  Edozein elkar liburu-dendatan
  •  Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidaliz.
  •  Ipuina eskaneatu eta www.elkar.com atarira igoaz.

Sariak:

  • A maila:
    • 1. saria: elkarlibbuk bat eta opari txartela (60€)
    • 2. saria: Ipod Shuffle bat eta opari txartela (50€)
  • B maila:
    • 1. saria: elkarlibbuk bat eta opari txartela (70€)
    • 2. saria: Ipod Shuffle bat eta opari txartela (60€)
  • C maila:
    • 1. saria: elkarlibbuk bat eta opari txartela (70€)
    • 2. saria: Ipod Shuffle bat eta opari txartela (60€)

OHARRAK

  •  Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko.
  •  Epaimahaiak baloratuko ditu lanen originaltasuna, kalitatea eta emandako ipuin edo ilustrazioaren esentzia jasotzea. Epaimahaia haur eta gazte literaturan aditu diren hiru lagunek osatuko dute.
  •  Aurkeztutako lanak, bai ilustrazioak eta bai ipuin idatziak, EUSKAL KULTURGINTZA SA-ren jabetzara pasako dira eta beraz, ez dira itzuliko.
  •  Ilustrazio finalistak Irrien Lagunen Web orrian eskegiko dira eta Aieteko Kultur Etxean erakutsiko dira.
  •  Maiatzaren 29a baino lehen jakinaraziko dira saridunen izenak.
  •  Sari banaketaren lekua eta data aldez aurretik jakinaraziko da.
  •  Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpen osoa dakar.

http://www.elkar.com/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/default.cfm?atala=oinarriak

miércoles, 19 de marzo de 2014

Antzezlanaren helburua

Askotan gidoia buruz ikastea zaila da, zergatik ez gure hitzekin esan? Hori egiten ari gara! Badaudelako gauzak esateko era asko! Horrela gure euskara hitz egiteko era naturala lantzen ari gara eta gainera gidoian ere aldaketan egiten ari gara haurrek eskatuta. PROAko irakasleak ere zelan gabilenaren zirkularra eman digu eta asko hobetu gara! Gainera euskaraz bizitzen jarraitu ahal izateko bideo hau gomendatu digu. Malenkonia, poza eta munduko abestiak agertzen dira bertan! 

lunes, 10 de marzo de 2014

Eguzki eguna!

Ikaragarri behar genuen aste honetako eguzkia, horregatik aprobetxatu dugu eta kalean egin dugu ekintza. Txotxongiloak prestatzen eta esaiatzen hasi gara!