martes, 28 de enero de 2014

Bilbon sortutako gure ipuinak

Hilabete honetan munduko ipuin ezberdinak ezagutu ditugu. Orain gure txanda da! Lanean gara gure istorio zoroak sortzen!!
IPUIN BATEN ATALAK:
1)     Hasiera
2)     Korapiloa
3)     Amaiera


HIRUGARREN MAILAKOEN IPUINA:

GORKAà Aimar zortzi urteko ume bat da.

NESTORà Oso ondo jolasten du eta lagun bat dauka.

NAIARAà Berari musika asko gustatzen zaio. Entzun eta abestea. Txirula jotzea gehien gustatzen zaiona da.

KEVINà Egun batean bere txirula galdu zuen.

REBECAà Orduan bere amari deitu zion eta bere txirula galdu zuela esan zion.

CHRISTOFERà Aimarrek galdetu zion bere amatxori ea bere txirula bazeukan. Bere amak txirula ez zeukala esan zion.

AIMARà Azkenean amak txirula armairu azpian aurkitu zuen eta Aimarri jakinarazi zion.

ARNAITZà Aimarrek berriro txirula eskuetan izaterakoan magikoa zela konturatu zen eta maitagarrien mundura joan zen bere txirulari esker. 
                                   

LAUGARREN MAILAKOEN IPUINA:
Bazen behin Suin izeneko hontz bitxi bat.

FERNANDOà Eta Ipar-polora joan zen.

YAHYAà Gizajoak hotz handia zeukan.

AINARAà Kobazulo bat aurkitu zuen eta errefuxiatu zen.

AMARAà Kobazuloan hartz  bat aurkitu zuen.

YASMINAà Suin beldurtu zen, hartza bezala, eta honetaz konturatu zirenean barre egin zuten elkar. Horrela lagun egin ziren.

SARAà Biei abentura gustatzen zitzaien eta Suin galdetu zion hartzari:
-Zuk abentura bizi nahi duzu?
Eta hartzak esan zuen:
-Bai!
Eta abentura bizitzera joan ziren.

ITXASOà Hartza esan zuen Ipar-poloko elurrezko mendi batera joateko.

MAXIELà Baina, hontza eta hartza banatu ziren janaria bilatzeko.

SAIDà Hartza ehiztarien etxera joan zen eta janaria lapurtu zuen.

Matíasà Hartza Ipar-poloan geratu zen eta Suin Afrikara janari bila joatea aukeratu zuen. Gure hontza lagun berria egin zuen: Tximinoa. Baina lehoia tximinoa jan zuen.

ISABELLAà Hala ere Suinek lehoiarekin borrokatu zuen eta irabazi zuen Tximinoa askatuz.

BRYANà Gero Yulieth agertu zen.
Hontzak esan zuen:
-Kaixo Yulieth!
Eta bat-batean dinosauro bat agertu zen.
Dinosauroak esan zuen:
Zelako kili-kiliak egiten dizkidan Yuliethek estarrian!! Ezin dut barruan mantendu!
Eta dinosauroak neskatoa kanpora bota zuen.


YULIETHà Behin Yulieth kanpoan egonda, animali guztiak Ipar-polora joan ziren hartzarekin batera jolastu ahal izateko. 


                                    

lunes, 20 de enero de 2014

Ijito herria

Nahiz eta euskara gehiegi ez jakin ez izan beldur irakurri eta hitz egitera! Begiratu gure trukua:
Hitz batzuk ulertuz gero testuingurua ulertu dezakegu eta honela esandakoa osotasunez ulertu!! Klasean horiz azpimarratutako hitzak irakurtzeari ezker egia dela frogatu dugu. 

Ijitoak dantzan


dantzan.com
Musika eta dantza maite dituzte ijitoek, eta ez dago Youtuben sartu beharrik horretaz jabetzeko. Baina Interneteko telebista horrek ijitoen dantzarako dohain eta kultura harrigarriaren beste ikuspegi bat eskaini digu. Ijitoak dantzan, eta gu begira, aho zabalik.
Euskal Herrian ijitoak bizilagun ditugu gutxienez 500 urtez. XVI. mendearen bukaeran, Gaztela, Aragoi eta Frantziatik kanporatutako ijito asko Nafarroan egokitu ziren. Francisco Idoatek kontatzen du Ustaritze ezizenaz ezagutzen zen Pascual Iturbiede ijitoa epaitu zutela XVI. mendean. Ustaritzek bere buruaren defentsa euskara garbian egiten du eta idazkariak hitzez hitz jaso zuen hau.
Pirinioaldea oso lur maitea izan da ijitoentzat, maiz aurkitu baitute hor babeslekua. Frantziako eta Ijitoak Euskal HerrianEspainiako gobernuak gogor jartzen zirenenean lurraldearen mugetara jotzen zuten babes bila eta pirinioak babesleku aparta dira horretarako. Pirinioen bestaldeko hartz hezitzaile gehienak ijitoak ziren. Kontrabandoa ere jarduera egokia zen ijitoentzat pirinioetan. Donibane Lohizune eta Ziburuko kaskarotak ijitoak ote ziren susmatzen da. Kaskarot hauen gizonak itsas nabigazioan eta arrantzan jarduten zuten eta emakumeek arraina saltzen zuten.
Alicia Sturtzek eta Idoia Estornes-ek aztertu izan dute ijitoen historia Euskal Herrian, eta orain lan horretan buru belarri ari da Nicole Lougarot. Pasa den azaroan Barkoxen burutu zirenOhidüra eta sorkuntza jardunaldietan egin zuen bere ikerketen aurrerapen bat. Maskaradetako buhameetatik abiatuta bilketa lan zabala egiten ari da eta bere ondorioak dira beste toki batzuetan bezala ijitoak gure baitan daudela, gure arbaso batzuk ere buhameak direla.
Ijito txistularia eta euskaldunaFelix Urabayen idazleak Javier Echeverria ttunttuneroaren inguruan idatzitakoak jaso ditu Mikel Aranburu Urtasunek. Ezkirotz-eko ttunttuneroa, ijitoa eta euskalduna zen eta San Fermin-etan Udalak Javier Echeverriakontratatuta erraldoiak  laguntzen aritu zen txistua jotzen 1847 eta 1911 bitartean. San Fermin jaietan bertan hil zen 1911ko uztailaren 11an, eta diotenez 100  urte zituen. Javier Echeverriarena kasu berezia da luze bizi eta jo zuelako eta XX. mendean ezagutu zutelako, baina txuntxunero aritutako ijito eta agoteak arruntak izan ziren euskal musikaren historian Mikel Aranburu berak bere azken liburuan
erakusten duenez.
Ustaritzek euskaraz egiten zuen eta Javier Etxeverriak ere bai, eta ez da harritzekoa, Euskal Herriko ijitoek euskaraz eta erromintxelaz egin izan baitute. Xabier G. Argüello-ren esanetan, "erromintxela, ijito euskaldunen XV. mendeaz gerozko mintzaira berezia, ahanzturarik larrienean isiltzen ari da
".  Gaur egun Euskal Herrian ba omen dira oraindik 500 ijito erromintxelaz hitz egiteko gai direnak.

Alicia Sturtzek jasotakoa V. de Rochas historialari frantsesaren 1876ko esaldi hau: "Ipar Euskal Herriko ijitoek euskara hutsez egiten dute; izan ere, frantsesez dakitenak armadan edo kartzelan ikasteko aukera izan duten gutxi batzuk baino ez dira"
Eta dantzan?
Lapurdiko kostaldeko kaskarotak jatorriz ijitoak zirela uste dute ikertzaileek. Idoia Estornes-ek dioenez hain zuzen ere kaskarotek ekarri zuten Lapurdira fandangoa. Webster-en hitzak jasoz dio "Ziburuko kaskarotak fandangoa dantzatzen" hasi direla. Lapurdiko kaskarotekin hasi, Zuberoako maskaradetako buhame eta kauterekin jarraitu, eta kantiniersa bera (aurretikBuhameak urdiñarbebuhamesa bat omen zen) eta soka-dantza zein karrika-dantzetako debekuetara ijitoen arrastoak aurkitzeko bidea ematen duten hainbat hari daude euskal dantzetan. Ziur aski Nicole Lougarot-en lanak argituko ditu horietako batzuk. Liburua prestatzen ari da zuberotarra eta argitaratu zain itxaron beharko da. Dena den, dagoeneko argitaratuta dagoen bibliografiaren bilketa lan batek ere datu interesgarri ugari eskain ditzake.
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak Arratia aldean jotak biltzen egindako lan eskergan Bartolo Lasa izan zuten dantza-maisu eta kontalari bikainetako bat. Bartolok esaten omen zien jotak "jitanak narrutan egiten daben moduan" egin behar dala. Errumania, Hungaria eta inguru horietako ijitoek dantzan nola egiten duten ikusita, larrutan ez, baina Bartolok eta bere ingurukoek jotak dantzan egiteko zuten modua gogorazten dute.



Ijitoak dantzan, bideo gehiago youtuben:




-Neska ijitoa Euskal Herriko panderoarekin-
Gure ipuina sortzen hasiko gara eta jolas baten bitartez egingo dugu. Panderoa daukan haurra ipuinaren lehenengo zatia asmatuko du, gero panderoa beste haur bati pasatuz eta istorioa jarraituz.



jueves, 16 de enero de 2014

Latinoamerika

Yuliethek berarentzat hain hunkigarria den Venezuelako "Alma llanera" dantza irakatsi digu!!!!


Eta gainera Bolibiako "Agwara ombopa kururu" ipuina irakurri eta laburtu dugu.
Hitz berri asko ikasi ditugu, adibidez:

Gurdia

Oihana


Bryan eta Isabellak haien jaioterria zein den erakutsi nahi izan digute, Latinoamerikan jaio baitziren! 

miércoles, 15 de enero de 2014

Maroko

Egun hauetan idatzizko nahiz ahozkoaren ulermena lantzen ari gara Marokoko istorioez baliatuz. 


Gainera bertako kultura gure lagunekin batera lantzen ari gara eta ezin duzue sinetsi zein argi azaltzen diguten guztia euskaraz. 


Marokoko jolasetan ere arituko gara hurrengo astean!! :)

 Istorioak ulertzen ditugula erakusteko, ipuinaren “hasiera, garapena eta bukaeraren” binetak egin eta azaldu ditugu, gure laburtzeko gaitasuna nabarmenduz. Egunero gero eta hobeto egiten dugu euskaraz!

HIRUGARREN MAILAKOEN LABURPENAK