jueves, 27 de febrero de 2014

Zelako begi handiak dituzu!


Aste honetan denetarik egin dugu!

Lantzeko zortzikoa ikasi dugu, ezagutzen ditugun munduko beste inauteriei buruz hitz egin dugu eta "Txanogorritxu eta Otso Beltxu"-ren liburutxoa landu dugu.

Ipuina lantzeko aurretik ezagutzen genuenaren berezitasunak idatzi ditugu. Ipuina irakurri eta gero aurkitutako desberdintasunak apuntatu ditugu eta bakoitzari zein ipuin gustatzen zaio gehien esan dugu.

Eta hona hemen gure haurrek beste inauteri batzuei buruz idatzitakoa:

Tenerifeko inauteriak oso garrantzitsuak dira eta ere polita… Emakumeak eta gizonak parte hartu al dute.
*Neskak soinekoak jartzen dute baina oso handiak dira.
*Mutilak, prakak purpurinarekin eta gauza gehiago jartzen dute ere alkandora arraroak jartzen dute baina niri gustatzen zait.
Ainara

Bilboko  inauterien jetzietara bat Bilboko  konpartsak antolatzen dute. Oso garrantzitsua da 15.000 euro agian  irabaziko dugulako.
Amara
  
Malagan ikusi nuen zezena adarretan sua piztuta.Eta piza jan dugu eta tarta bat…
Bryan

Paraguain ere zezenekin jolasten da inauterietan.
Matías 
Matías txikitan Paraguain egindako lana. 

martes, 18 de febrero de 2014

ZORIONAK!!!

Nire haur maiteak!

Zorionak zuen “Errespetuaren bidaia” betetzen lortzeagatik! Konturatu zarete zenbat hobetu garen? Orain gure txokoa errespetuz bete da eta ondorioz, zoriontasunez. Horrela jarraitzera animatzen zaituztet, horrela zuen zoriontasuna eta besteon zoriontasuna lortuko duzuelako. Gainera, aiiii eneeeee… ZENBAT HOBETU DUZUE! Orain euskara barra-barra dabil zuen mingainetan!!! Artistak!!! ZORIONAK!!

Maite zaituen
Maider


·         Berri on hauek ospatzeko merendola egin eta “Goazen” pelikula ikusi dugu!! J  

jueves, 13 de febrero de 2014

Txatxu txanoak

Begiratu zertan ari garen! Polita ezta?! Eta gainera badakizue zer? Beste egunean, Itsasok bere amatxuri bloga erakutsi zion eta “Lantzeko ipuina” ikusi eta gero ideia zoragarri bat izan zuen! Zurbaran eskolako gurasoek Txatxuz mozorrotuko dira! Eta guk eskuz egindako txanoak utzi ahal izango diegu! BIKAIN!!!! 

martes, 4 de febrero de 2014

Lantzeko inauteriak


                             Aste honetan Lantzeko  ipuina ezagutu dugu, eta, hara non ikusi dugula, ipuin hori bertoko biztanleek urtero antzeztu egiten dutela! Buru belarri gaude Nafarroako tradizio hau ezagutzen. Imajina ezazue, Lantzeko zortzikoa ere ikasiko dugu! Hau irrika!





Agate Deuna

Gaur Agate Deuna bezpera izan dugu! Begiratu ze dotore dauden gure neskatoak makila eskuan! Bitartean ipuinei azken ukituak ematen ari garelaz informatu behar zaituztegu. Laster bideo baten bitartez publikatuko ditugu. Hala ere, saiatuko gara bakoitzarentzako kopia bat sortzen etxera eraman ahal izateko. 

sábado, 1 de febrero de 2014

Otsaila, inauteri garaia! Jaien jai! Eta guk euskaraz biziko dugu!

Jakin zazu gaur jadanik
Ez zaudela bakarrik
Zurekin bat eginik
Hauxe esan nahi dut nik
Gaur, bihar eta etsi
Nahi dut euskaraz bizi
Goiz, arratz eta gauaz
Bizi nahi dut euskaraz
Gaur, bihar eta etsi
Berriz esango dizut
Euskaraz bizi nahi dut