miércoles, 30 de octubre de 2013

Munduko mitologia

Jakina denez Halloween gero eta hurbilago daukagu! Baina, bazenekien ohitura hau Irlandan jaio zela? Orain dela 1900 urte jaio zen "Samhain" izenpean!!!! Bertokoek (Zeltak) gau horretan hildakoen arimak gure mundua bisitatzera zetozela uste zuten. Beraz, espiritu txarrak haiekin eraman ez zezaten, sute handiak pizten zituzten. Gainera, hilen antzeko mozorroak janzten zituzten oharkabean ibiltzeko. Interesgarria, eee??!!

Geuk be baditugu aitzinetako istorio asko, erritu pila eta interesgarriak. Gaur banan-banan bakoitzak bere Akrostikoa ordenadorean idazten ari zen bitartean pelikula hau ikusten egon gara! Gure izaki gustukoenak Lamiak eta Jentilak izan dira. Zein da zurea?  Munduko beste errituren bat ezagutzen duzu?


No hay comentarios:

Publicar un comentario